XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Portu beharrok egin ostean, berbaldia egin genduan biok biotara eta gesu baten etxera joatekotzat gengozanean esan neutsan ba ze:

- Aiko Txomin, zer emongo neukean baino ez da gaineko egunen baten zeugaz joan eta txaluparik hara zu zeu arrantzan ikustearren!

- Hori baino ez bada, ez da asko eskatzea -erantzun eustan irribarrez ahoa askatuz.

Nik gau haretan ez neban ia lorik ere egin.

Bihotzak akordatzako edo ustebako taupada biziak emoten eustazan eta buruak bueltak, edan bako hordia zirudiala, estukureak eragindako izerdi larria ere ez jatan falta nire gorputzean.

Etorri ere etorri zan hurrengo goiza eta geure barausiok egin eta gero, han ginoiazan Txomin eta biok itsasorantz goiz erdiko eguzkipean.